LOS CARTELES y DÍPTICOS ya están LISTOS
andramari @ 09:44

Hementxe dituzue AMET 25º urteurreneko kartel eta diptikoen diseinua. Inprentak BFA eta Euskadiko Kutxaren bi logoak sartu behar izan ditu eta BIHARKO ya paperean edukiko ditugu behin betiko 500 KARTELAK eta 1.000 DIPTIKOAK.
Kartel eta diptikoetan agertzen dira: hitzaldiak, erakusketa ibiltaria, kamisetak, BLOGa, maiatzak 17ko jaia eta maiatzak 31ko ekintza.
Datorren asteko asteartean YA 1ºgo hitzaldia hasiko da, horregatik YA PORTUGALETEn jarri behar ditugu kartelak eta triptikoak. OSTIRAL honetan APIRILAK 11 bi txandatan: arratsaldeko 5etan (denda eta komertzioetan) eta arratsaldeko 7,30etan (tabernatan) kartelak itsatsi ta triptikoak uzteko taldeak egingo ditugu. Bakoitzak aukeratu dezala hobekien datorkion txanda. Bi ordutan geratzeko lekua: Galeoia (hor egongo baitira kartelak)
MESEDEZ LAGUNDU guztion artean egiten badugu errezagoa izango da.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi